Juul kanpainarekin lotuta Nafarroako Ikastolen Elkarteak proiektu berri bat jarri dugu martxan IRAKURZALE BLOGAK:
Helburu nagusi bat dute blog hauek: IRAKURZALETASUNA BULTZATZEA, ez dugu hau ahaztu behar, teknologia hau lortzeko, aitzakia besterik ez da.
Nola? Beste ikasleen gomendioak entzunez eta horren arabera ikasleek liburu bat edo beste aukeratuz.
Zergatik bideo bloga?
- Idatzizkoa baino zuzenagoa delako.
- Ahozkotasuna lantzeko egokia ikusten dugulako eta Lehen Hezkuntzan garrantzitsua da
- hau.
- Euskalki ezberdinak entzuteko aukera ematen diegulako ikasleei eta hori aberasgarria
- delako.
- Ikasle, eta irakasleentzat, erakargarriago suerta daitekeelako.
- Prozedura tekniko erraza duelako.
- http://irakurzale.blogspot.com/ (5. eta 6. mailarako)
- http://irakurzaletxiki.blogspot.com/ (3. eta 4. mailarako)
Zuen partaidetza espero dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario