PAZ DE ZIGANDA JUUL
Paz de Ziganda Ikastolako Juul kanpainaren inguruko txokoa
2010-10-27
2009-03-14
Juul kanpainarekin lotuta Nafarroako Ikastolen Elkarteak proiektu berri bat jarri dugu martxan IRAKURZALE BLOGAK:
Helburu nagusi bat dute blog hauek: IRAKURZALETASUNA BULTZATZEA, ez dugu hau ahaztu behar, teknologia hau lortzeko, aitzakia besterik ez da.
Nola? Beste ikasleen gomendioak entzunez eta horren arabera ikasleek liburu bat edo beste aukeratuz.
Zergatik bideo bloga?
- Idatzizkoa baino zuzenagoa delako.
- Ahozkotasuna lantzeko egokia ikusten dugulako eta Lehen Hezkuntzan garrantzitsua da
- hau.
- Euskalki ezberdinak entzuteko aukera ematen diegulako ikasleei eta hori aberasgarria
- delako.
- Ikasle, eta irakasleentzat, erakargarriago suerta daitekeelako.
- Prozedura tekniko erraza duelako.
- http://irakurzale.blogspot.com/ (5. eta 6. mailarako)
- http://irakurzaletxiki.blogspot.com/ (3. eta 4. mailarako)
Zuen partaidetza espero dugu.
2009-02-26
2008-04-25
juul kanpainaren emaitzak
Hamargarren urtez jarraian Ikastolen Elkarteak bere literatur hauteskundeak antolatu zituen atzo.
Euskal Herriko Ikastoletako LIBURUEN hautesle (14.629) kopuruaren %85ak botoa eman du, hau da, 12.457 ikaslek botoa eman du eta parte hartu du ekintza honetan!!!
Euskal Herriko Ikastoletako ILUSTRATZAILE kategorian, hautesle (6.625) kopuruaren %83ak botoa eman du, hau da, 5.556 ikaslek botoa eman du eta parte hartu du ekintza honetan!!!
Aurreko urtetan bezala, bi izan dira bozketa egiteko erabilitako sistemak, hots, betiko boto-txartela eta bozketa elektronikoa, azkeneko honako web orria erabiliz:
http://www.nafarroakoikastolak.net/juul.asp.
Partaidetzari dagokionez, hagitz altua izan dela baiezta daiteke ikasle, kategori ezberdinetan:
A- Kategoria (Haur Hezkuntza): 2.862
B- Kategoria (LH 1. eta 2. maila): 2.593
C- Kategoria (LH 3. eta 4. maila): 2.937
D- Kategoria (LH 5. eta 6. maila): 3.387
E- Kategoria (DBH): 2.850
I- Kategoria (Ilustratzaile): 6.625
Liburu gustokoenak honako hauen izan dira:
A KLASIKOAK Zazpi antxumeak: 64 boto
A Mayer, Mercer Amets gaiztoa mire armairuan :58 boto
A Nuñez, Marisa :Kamila zebra: 58 boto
A Urmeneta, Asisko:Nora hoa, xirimola?. 56 boto
B Igerabide, Juan Kruz. Pipitaki : 59 boto
B KLASIKOAK. Barbantxo: 53 boto
B Zubeldia, Iñaki. Xirripin fantasmatxoa 37
C Zubeldia, Iñaki.Euskaldun bat Marten: 88 boto
C Nister, K. Kika supersorgina Drakularen gazteluan: 51 boto
C Kazabon, Anton.Momolo: 31 boto
D Harresi Handirantz:155 boto
D Osoro, Jasone. Jara: 106 boto
D Hans Jürgen Press.Eskubeltz taldearen abenturak: 85 boto
E Osoro, Jasone. Jara Bartzelonan: 117 boto
E Arretxe, Jon Ostegunak: 84
E Sagastizabal, Joxean.Kutsidazu bidea Ixabel: 76 boto

2008-03-04
GIZON ARGALA
Gizon argala, detektibe-istorio onenetariko bat da. Bertan, eleberriaren protagonistak, Nick Charles-ek, Julia Wolf bere etxean hilda aurkitzen duenetik, ondorioztatzen du bere heriotza ez dela istripu bat izan, hilketa bat baizik.Horretarako bere inguruko hainbat pertsonaiekin hitz egingo du eta bere bizitzari buruzko zenbait gauza harrigarri jakingo ditu, hiltzailea nor izan den jakin arte. Tiroketek, misterioek, gezurrek... konposatzen dute liburu honen istorioa. Neska honen hiltzailea nor izan den jakin nahi baduzu, eta benetan nobela beltza gustuko baduzu ez galdu Dashiell Hammetten azken eleberri hau, benetan liluragarria dela.
IKASLEAREN IZEN-ABIZENAK: Miren Goñi Flores
LIBURUAREN IZENBURUA: Gizon argala
IDAZLEA: Dashiell Hammett
ISBN: 84-7529-707-2
ARGITALETXEA: Elkar
HIL ALA BIZI
Joana, neska gaztea da eta izugarri gustuko du mutilekin ibiltzea. Gau batean berarekin ateratzen den mutil lagun batekin bere etxera joango da eta kotxez amildegi batera joango dira.
Amildegian, Dex, bere mutil lagun pobreautzi nahi duena, amildegitik behera erortzen da eta bere laguna Pete, Dex-en bila joango da. Bitartean Joanak ihes egingo du bere etxera. Etxerako bidean kamio batekin istripua izango du eta ospitalean hilabete bat pasatuko du. Joanaren bizitza aldatuko da, Petek, bere lagunak, Dex bere erruarengatik hilda dagoela esaten dionean.
IKASLEA: Nerea Badostain
LIBURUAREN IZENBURUA: Hil ala Bizi
IDAZLEA: R.L.Stine
ISBN: 978-84-9783-354-7

CONNEMARA GURE BIHOTZETAN
Eider, Txemaren neska-laguna da. Bapatean, Eider hil egiten da istripu baten ondorioz bere azken bidaiatik bueltan. Eiderrek, bere bidaian egunerokoa darama, Bitakora izenekoa. Txema, honen laguntzaz, Irlandara joaten da bere neska-lagunaren bidaia berregitera. Txemak, bere egunerokoa irakurtzean hainbat sekretu errebelatuko ditu: zenbat mutilekin atera zen Irlandan, bere lehenengo amodioa etab. Baina garrantzitsuena, zeren ondorioz hil zen? Hobeto esanda, noren ondorioz hil zen Eider? Hau guztia eleberri zoragarri honetan aurkituko duzu.
IKASLEAREN IZEN-ABIZENAK: Maialen Nuin Lazkano
LIBURUAREN IZENBURUA: Connemara gure bihotzean
IDAZLEA :Julen Gabiria
ISBN: 978-84-8331-592-7
ARGITALETXEA: Elkar
SKYROOM
Ramuntxo Etxeberriren lehenengo lana da hau, «Skyroom». Ramuntxok Elkarlanean eta Euskal Kultur Erakundeak zabaldutako Gazteluma lehiaketa irabazi egin zuen. Polizi eleberri honetan, Filipinetako hiriburuan, euskal pilotarien egoera ikus daiteke bertako diktadura garaian.
Mikel Asia urrutira joan egin da duela 30 urte Manilako Jai Alai pilotalekuan gertatu zena argitzeko bere aita hil zorian dagoelako. Nina, bere alaba, izango du bidaian laguntzaile eta jende mordoa ezagutuko dute Filipinetan beren ikerketan lagundu egingo dutenak. Mikelen aita Jai Alai pilotalekuan jokatu egin zuen beste pilotakide batzuekin eta oso komeria arraroak bizi izan zituzten Manilan, izan zuten luxuzko bizitza horrekin, garai horretako diktadorea, esku pilota zuelako kirol gogokoena. Zer gertatu ote zen Jai Alai pilotalekuan hain garrantzitsua dena Mikel Asia urrutira joateko bere alaba Ninarekin? Iritsiko al da Mikel istorio osoa argitzera bere aita hil baino lehen?
IKASLEAREN IZEN-ABIZENAK: Ander Rodrigo
LIBURUAREN IZENBURUA: Skyroom
IDAZLEA: Ramuntxo Etxeberri
ISBN: 84-9783-197-7
ARGITALETXEA: Elkar
KALIFORNIAKO NESKAK
Kaliforniako neskak, Joxemari Iturraldek idatzitako eleberri modernoa da, gazteei zuzendurikoa. Joxemari Iturraldek, Tolosan 1951.urtean jaio zen eta hainbat eleberri gehiago idatzi ditu. Adibidez, Dudular, Pic-Nic zuen arbasoekin, zikoinen kabian sartuko naiz…
Anuxka, Euskal Herriko gazte bat da. Bere lagunekin batera, Estatu Batuetara bidaia bat egiten dute, Kaliforniara hain zuzen ere. Hara iristean, bere lagunez bereiztu beharko da eta Carolaren etxera, Ameriketan dagoen bitartean egongo den neskaren etxera, joanen da.
Bertan, Carolaren lagunekin, Joanna eta Connirekin, hainbat abentura biziko ditu. Adibidez, hondartzara joatea, gaueko festak hondartzan… Baina bakarrik beraiekin aterako da, Carola zuhaitz-etxe batean igota egongo delako bere aitak egindakoarengatik protesta egiten… Ezagutuko du azkenean Carola? Mutilen batekin zerbait izanen du? Galdera hauen erantzunak jakin nahi badituzu eta Anuxkak bizitako abentura guztiak bizitzeko gogoak badituzu, irakur ezazu liburu interesgarri hau!
IKASLEAREN IZEN-ABIZENAK: Amaia Pascual
LIBURUAREN IZENBURUA: Kaliforniako Neskak
IDAZLEA: Joxemari Iturralde
ISBN: 84 – 8325 – 200 – 7
ARGITALETXEA: Ibaizabal
PIRTZINA ZILBORREAN
Oso eleberri atsegina da. Nerabeen bikote baten istoriari buruz hitz egiten du; dena ongi joaten zaie Aitor eta Joanari, 3.pertsona bat, Irati, sartzen den momentu arte. Hemendik aurrera, amodiozko istorio hau asko korapilatuko da. Irati oso ona delakoz amodio kontutan eta Aitor bereganatzea bere helburu bakarra baita.
Idazleak istorioa kontatzeko ukitu ezberdina ematen dio, eleberri osoa elkarrizketa bat baita. Antton Kazabonek, oso modu errealean idazten du istorioa. Gainera, hitz egioterakoan hika eta zuka erabiltzen ditu. Honek, irakurlearengan arreta berezia eskatzen du.
Eleberri hau, ni bezalako nerabeei aholkatzen diet. Gure adinean askotan ematen den egoera bati buruz hitz egiten duenez, seguraski oso gustora irakurriko dutelako. Gainera, oso liburu arina da, oso azkar irakurtzen dena.
IKASLEAREN IZEN-ABIZENAK: Itsaso Etxarri
LIBURUAREN IZENBURUA: Pirtzina zilborrean
IDAZLEA: Antton Kazabon
ISBN: 84-9783-167-5
ARGITALETXEA: Elkar
IZENGOITIA: Berdea
IZENGOITIA: Berdea
Suscribirse a:
Entradas (Atom)