Kaliforniako neskak, Joxemari Iturraldek idatzitako eleberri modernoa da, gazteei zuzendurikoa. Joxemari Iturraldek, Tolosan 1951.urtean jaio zen eta hainbat eleberri gehiago idatzi ditu. Adibidez, Dudular, Pic-Nic zuen arbasoekin, zikoinen kabian sartuko naiz…
Anuxka, Euskal Herriko gazte bat da. Bere lagunekin batera, Estatu Batuetara bidaia bat egiten dute, Kaliforniara hain zuzen ere. Hara iristean, bere lagunez bereiztu beharko da eta Carolaren etxera, Ameriketan dagoen bitartean egongo den neskaren etxera, joanen da.
Bertan, Carolaren lagunekin, Joanna eta Connirekin, hainbat abentura biziko ditu. Adibidez, hondartzara joatea, gaueko festak hondartzan… Baina bakarrik beraiekin aterako da, Carola zuhaitz-etxe batean igota egongo delako bere aitak egindakoarengatik protesta egiten… Ezagutuko du azkenean Carola? Mutilen batekin zerbait izanen du? Galdera hauen erantzunak jakin nahi badituzu eta Anuxkak bizitako abentura guztiak bizitzeko gogoak badituzu, irakur ezazu liburu interesgarri hau!
IKASLEAREN IZEN-ABIZENAK: Amaia Pascual
LIBURUAREN IZENBURUA: Kaliforniako Neskak
IDAZLEA: Joxemari Iturralde
ISBN: 84 – 8325 – 200 – 7
ARGITALETXEA: Ibaizabal
No hay comentarios:
Publicar un comentario