2008-03-04

GIZON ARGALA



Gizon argala, detektibe-istorio onenetariko bat da. Bertan, eleberriaren protagonistak, Nick Charles-ek, Julia Wolf bere etxean hilda aurkitzen duenetik, ondorioztatzen du bere heriotza ez dela istripu bat izan, hilketa bat baizik.Horretarako bere inguruko hainbat pertsonaiekin hitz egingo du eta bere bizitzari buruzko zenbait gauza harrigarri jakingo ditu, hiltzailea nor izan den jakin arte. Tiroketek, misterioek, gezurrek... konposatzen dute liburu honen istorioa. Neska honen hiltzailea nor izan den jakin nahi baduzu, eta benetan nobela beltza gustuko baduzu ez galdu Dashiell Hammetten azken eleberri hau, benetan liluragarria dela.



IKASLEAREN IZEN-ABIZENAK: Miren Goñi Flores
LIBURUAREN IZENBURUA: Gizon argala
IDAZLEA: Dashiell Hammett
ISBN: 84-7529-707-2
ARGITALETXEA: Elkar

No hay comentarios: