Iñaki Zabaletak idatzi duen liburu hau intrigaz beterik dago. Joseba, Ameriketako Estatu Batuetan bizi da, baina ilegalki. Han bizimodu lasaia darama. Egun batean bere bizitza guztiz aldatuko da. Mehatxuak jasaten hasiko da eta lan batzuk egin beharko ditu poliziari ez deitzearen truke.
Lan horietan abentura ugari izango ditu eta jende berria ezagutuko du. Hala ere, beti kontuz ibili beharko du eta poliziatik geroz eta urrunago egoten saiatu beharko du.
Eleberri honek ezuste asko ekarriko dizkizu eta ezingo duzu zure eskuetatik askatu. Liburu honek arrastaka eramango zaitu espero ez duzun amaiera arte.
IKASLEAREN IZEN-ABIZENAK: Ander Vizcay
LIBURUAREN IZENBURUA : 110.streeteko geltokia
IDAZLEA: Iñaki Zabaleta Urkiola
ISBN: 84-7529-643-2
ARGITALETXEA: Elkar
No hay comentarios:
Publicar un comentario