Oso eleberri atsegina da. Nerabeen bikote baten istoriari buruz hitz egiten du; dena ongi joaten zaie Aitor eta Joanari, 3.pertsona bat, Irati, sartzen den momentu arte. Hemendik aurrera, amodiozko istorio hau asko korapilatuko da. Irati oso ona delakoz amodio kontutan eta Aitor bereganatzea bere helburu bakarra baita.
Idazleak istorioa kontatzeko ukitu ezberdina ematen dio, eleberri osoa elkarrizketa bat baita. Antton Kazabonek, oso modu errealean idazten du istorioa. Gainera, hitz egioterakoan hika eta zuka erabiltzen ditu. Honek, irakurlearengan arreta berezia eskatzen du.
Eleberri hau, ni bezalako nerabeei aholkatzen diet. Gure adinean askotan ematen den egoera bati buruz hitz egiten duenez, seguraski oso gustora irakurriko dutelako. Gainera, oso liburu arina da, oso azkar irakurtzen dena.
IKASLEAREN IZEN-ABIZENAK: Itsaso Etxarri
LIBURUAREN IZENBURUA: Pirtzina zilborrean
IDAZLEA: Antton Kazabon
ISBN: 84-9783-167-5
ARGITALETXEA: Elkar
IZENGOITIA: Berdea
IZENGOITIA: Berdea
No hay comentarios:
Publicar un comentario